2010/02/08

2010eko IHAUTERIAK




Ihauterien atarian gaude. Horregatik ideia polita iruditu zait Euskal Herriko ihauterien erakusketa txiki bat egitea. Horretarako pertsonai mitologiko batzuk aukeratu ditut. Eskuma aldean Ziripot pertsonaia daukagu. Ziripot lastoz beteriko zakuak daraman gazte bat da. Makil luze bat erabiltzen du ibiltzeko. Ondoko beste irudia Miel Otxin da. Pertsonai hau papin erraldoi Ikusgarri bat da. kondairaren arabera inguruan aritzen zen lapur bat irudikatzen du. Herri askotan pertsonai honen sinboloa maltxurtzat hartzen dute.